Pasku besperan, gabien, orduen bedeinkatzen dabenien, ba, beste egunien be ointxe be bai, ipintten da ta eruten dabe, da len sue be partitze ben an, gabien sue ixotzen danien, e, pasku besperan, lelengo suen bedeinkasiñue ixeten da, da gero ixeten da uren bedeinkasiñue barruen, da kanpuen, an jentiek ixotze basen, da andik artze besan satidxek eta, etxeko sue bedeinkatzeko erute ben” – (Pazko bezperan, gauean, orduan bedeinkatzen dutenean, ba, beste egunean ere oraintxe ere bai, ipintzen da eta eroaten dute, eta lehen sua ere partitzen zuten han, gauean sua isiotzen denean, pazko bezperan, lehenengo suaren bedeinkazioa izaten da, eta gero izaten da uren bedeinkazioa barruan, eta kanpoan, han jendeak isiotzen zituen, eta handik hartzen zituzten zatiak eta, etxeko sua bedeinkatzeko eroaten zuten)
Da antxe ixotze san, elixie be orreaittik egoten da argi barik, an ixotzen da, da aras ixotzen die kandelok, argi barridxe, ta jentie ba kandelakin juten da” – (Eta hantxe isiotzen zen, eliza ere horregatik egoten da argi barik, han isiotzen da, eta haregaz isiotzen dira kandelok, argi berria, eta jendea ba kandelekin joaten da)
