Bai gure amak, e, usate basen, ixerak, gabien, ipiñi orras autzorras, orrek, barrika aundixetan, beratzen, ixerak, eunesko ixerak lena bakixu, e? orrek sendo senduok, da arek ipiñi, da bixamon goixien gero, a ure kendu te ur garbixas ipiñi, beste bola batzuk jaboye esate otzena, bola batzukin, da sepilloas eitte ban gure amak, ordun labadoreik eta eseuen da, sepilloas ixerak, mai bat, txiki baten ganien ipiñi sepilloas, ta gure, amen etxi onek eseuken urik, ye, estakitt Mendiguteneko itturrixa, akordeta sa? ara, an da aska aundi bat, oin be bada, ba gure ama, gure amak artu lepuen, balda aundi baten ixerak, da araxe juete san, aklaretan, da gero ni juete nitzen eske, ba berak gorutz ekarri esin sarritten da, nik laguntze notzan ixerok ekarten” – (Bai gure amak, erabiltzen zituen, izarak, gauean, ipini hauts horregaz, horiek, barrika handietan, beratzen, izarak, ehunezko izarak lehenago badakizu, e? horiek sendo-sendook, eta haiek ipini, eta biharamun goizean gero, ura hura kendu eta ur garbiagaz ipini, beste bola batzuk xaboia esaten ziotena, bola batzuekin, eta eskuilagaz egiten zuen gure amak, orduan ikuzgailurik eta ez zegoen eta, eskuilagaz izarak, mahai bat, txiki baten gainean ipini eskuilagaz, eta gure, hemen etxe honek ez zeukan urik, eta, ez dakit Mendiguteneko iturrira, gomutatzen zara? hara, han dago aska handi bat, orain ere badago, ba gure ama, gure amak hartu lepoan, balde handi baten izarak, eta haraxe joaten zen, aklaratzen, eta gero ni joaten nintzen eske, ba berak gorantz ekarri ezin sarritan eta, nik laguntzen nion izarok ekartzen)
