Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko, 2018/3 Lege Organikoarekin bat.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
ERAKUNDEAREN IZENA: Zaldibar Elizateko Udala
Helbidea: Bizkaiko Diputazio Plaza, 1 (Bizkaia) ZALDIBAR 48250
Telefonoa: 946 827 016 / 946 827 811
E-posta: eguen@zaldibar.eus
Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
Zaldibarko Udalak webguneko harremanetarako formularioaren bidez erabiltzaileak emandako datu pertsonalak tratatuko ditu, sartzen diren komunikazioak kudeatzeko eta erantzun eraginkorra emateko helburu bakarrarekin, erabiltzaileak formularioan bertan adierazitako arrazoiaren arabera.
- Herritarren iritziak edo iradokizunak jasotzea eta kudeatzea (atzeraelikadura).
- Errore, akats edo zuzenketa-eskaeren jakinarazpenak izapidetzea webguneko edukietan.
- Udaleko edukiarekin edo zerbitzuekin lotutako argazkiak edo beste multimedia artxibo batzuk bidaltzeko aukera ematea.
- Espezifikoki kategorizatu gabeko beste eskaera orokor batzuei erantzutea.
Datuak aipatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez dira erabiliko adierazitakoez bestelako helburuetarako edo horiekin bateraezinak diren helburuetarako.
Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Interesatuarengandik jasotako informazioa gorde egingo da, datu pertsonalak bildu ziren helburua betetzeko beharrezkoa den bitartean; hala, helburua bete ondoren, datuak ezereztu egingo dira. Ezerezte horrek datuak blokeatzea ekarriko du, eta administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien esku bakarrik gordeko da, haien preskripzio-epean tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko. Epe hori igarota, informazioa suntsitu egingo da.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
Hona hemen Zaldibarko Udalaren www.zaldibarko-euskara.eus webgunearen bidez jasotako datuak tratatzeko lege-oinarria:
- a . Harremanetarako inprimakia betetzean eman zigun berariazko baimena. Eskabidea, iruzkina edo ekarpena borondatez bidaltzean emanda.
Interesdunak edozein unetan kendu ahal izango du baimena, baina horrek ez du eraginik izango tratamendua kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean.
Nori utziko zaizkio zure datuak?
Oro har, Zaldibarko Udalak ez dizkio inori lagako bere datu pertsonalak, legeak hala agintzen duenean izan ezik.
Hala ere, tratamenduaren arduradun diren kanpo-hornitzaileek tratatu ahal izango dituzte beren datuak, webgunearen funtzionamenduari eta mantentze-lanei lotutako zerbitzu teknikoak emateko soilik. Arduradun horiek DBEOren 28. artikuluaren arabera kontratatu dira, eta behartuta daude Udalaren jarraibideak betetzera eta datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzera. Zehatzago esanda, hauek dira datuak trata ditzaketenak:
- Web-orriak garatu eta mantentzeko enpresak.
- Ostatu-zerbitzuen hornitzaileak (hosting).
- Inprimakiak kudeatzeko plataformak edo beste zerbitzu tekniko batzuk
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:
Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Zaldibar Elizateko Udala emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Zaldibar Elizateko Udalari, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Zaldibar Elizateko Udala-ri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea Zaldibar Elizateko Udala-ri bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Zaldibar Elizateko Udala-k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Zaldibar Elizateko Udala-ri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan Zaldibar Elizateko Udalak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Zaldibar Elizateko Udalari bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)
Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea Zaldibar Elizateko Udala-ren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.
Datuak babesteko ordezkaria (DBO):
Zaldibarko Udalak Perseus Cybersecurity Services enpresa izendatu du Udalaren datuak babesteko ordezkari (DBO), Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Zure datu pertsonalen tratamenduarekin edo zure eskubideak baliatzearekin lotutako edozein gaitarako, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: soc@pers.eus
