Da ara, arridxen, e, arridxek sulue eukitten dau an, da bekue geldi eoten da ta goikue ibiltten da, da an neurtu ein bi da, e, fiñe itteko ba, arek arridxek, bekuek eta goikuek olan, e, an erdire olan eukitten dabe, da granue erdire juten da ta, andik konuen selan dauen sera, apurke apurke, goittik erdire jausten da ta, arek arridxek, barrure sartzen dau” – (Eta hara, harrian, harriak zuloa edukitzen du han, eta behekoa geldi egoten da eta goikoa ibiltzen da, eta han neurtu egin behar da, fina egiteko ba, harri hark, behekoak eta goikoak hola, han erdira hola edukitzen dute, eta garaua erdira joaten da eta, handik konoan zelan dagoen zera, apurka-apurka, goitik erdira jausten da eta, harri hark, barrura sartzen du)