Ni neuk ikusi ttuasenetan, bueno erropak eta bai, bajillie ta, orre pai bañe ostantzien, e, oiñ, baserridxetan bakixu selan, e, goruekin ye juete sien, nik ori, Bitori Gasakue eskondu sanien, akordeta nas, e, juen sala serien, e, ene! Gasako, e, Bitorin gixonak ekarri basen ba Mallabittik, da, Jesus! a ixen san guretako, oixe ikusmirie akabo!” – (Nik neuk ikusi ditudanetan, beno, arropak eta bai, ontziteria eta, horiek bai baina osterantzean, orain, baserrietan badakizu zelan, goruekin eta joaten ziren, nik hori, Bitori Gazakoa ezkondu zenean, gomutatzen naiz, joan zela zerean, ene! Gazako, Bitoriren gizonak ekarri zituen ba Mallabitik, eta, Jesus! hura izan zen guretako, horixe ikusmira akabo!)
