Bai ba, da gero eguerdidxen, aremaittekuen ostien joten sien kanpayek” – (Bai ba, eta gero eguerdian, abemarietakoen ostean joaten ziren kanpaiak)
Aremaittekuen itxera, aremaittekue bakixu ser san? aremaittekuen itxera, e? da espabe kastigue, aste gustien estekosu, urtengo iñoa, da egun baten ba, niri be, frontoyen bailie ote san, amen Saldibarren frontoyen, da ni beti dantzasalie, da, beandu itxera ni, atzenekue, banator itxera da ointxe il yaku nebie Eibarkue, ori niri palisie emoustena, Jose Mari, banator da, sabaldu ot ori atioi, atioi beroi, da ate ostien eskutaute, kortako soka batas, orrek, beixen sokokin, ene! emousten palisa bat, aremaittekuek pasaute etortiarren, e? da amak eitte ban lo or gelan, or gelan, da jagi san ama ta esa otzan, setan abil? neskie il i bi ok eta itxiok bakien neskiei, bakarrik esoan ongo ta, ta itxi ostan emotie bañe o nitxen, berna danak moraute atzetik, emousten palisias” – (Abemarietakoan etxera, abemarietakoa badakizu zer zen? abemarietakoan etxera, e? eta ezpabere zigorra, aste guztian ez daukazu, irtengo inora, eta egun baten ba, niri ere, frontoian dantza egoten zen, hemen Zaldibarren frontoian, eta ni beti dantzazalea, eta, berandu etxera ni, atzenekoa, banator etxera eta oraintxe hil zaigu neba Eibarkoa, hori niri jipoia eman zidana, Jose Mari, banator eta, zabaldu dut ate hori, ate hori berori, eta ate ostean ezkutatuta, kortako soka bategaz, horiek, behien sokokin, ene! eman zidan jipoi bat, abemarietakoak pasatuta etortzearren, e? eta amak egiten zuen lo hor gelan, hor gelan, eta jagi zen ama eta esan zion, zertan habil? neska hil egin behar duk eta utzi iezaiok bakean neskari, bakarrik ez zuan egongo eta, eta utzi zidan ematea baina egon nintzen, berna denak ubelduta atzetik, eman zidan jipoiagaz)
