Umetan, bai, txarto dauela ta ill ero bixi in yaitten mesie, da kandela mordo bat ipiñi an, e, aurrien, altarien onduen” – (Umetan, bai, txarto dagoela eta hil edo bizi egin dadin meza, eta kandela mordo bat ipini han, aurrean, aldarearen ondoan)
Gero elispan euen ba, lelengo lelengo ixen san altarie Saldibarko parrokidxakue arriskue da ta merittu aundidxe emote otze, da a ego san elispan, ta oiñ atzenengo etorri sien, au selan dekosue amen? da Yosebak sartu ban barrure, ta ordun an da kapilla bat, antxe da ipiñitte ori, arrisko altari ori, dana arriskue da” – (Gero elizpean zegoen ba, lehenengo-lehenengo izan zen aldarea Zaldibarko parrokiakoa harrizkoa da eta meritu handia ematen diote, eta hura egon zen elizpean, eta orain atzenengo etorri ziren, hau zelan daukazue hemen? eta Josebak sartu zuen barrura, eta orduan han dago kapera bat, hantxe dago ipinita hori, harrizko aldare hori, dena harrizkoa da)
Altaran bai beti esautu ittuas, elixan eskondu dienak” – (Aldarean bai beti ezagutu ditut, elizan ezkondu direnak)
