Samartiñeko ermittie, ara orduko allega orduko, ba! esate ban da kitto! akabaute” – (San Martineko baseliza, hara orduko ailegatu orduko, ba! esaten zuen eta kito! amaituta)
Ba, beittu amen euen oitturie, San Lorenso da ortxe gan gantxu baten, gan gañien da, e, San Martin badakixu sein yan Saldibarren, bueno alturatxo baten da, ermitta txiki txiki bat San Lorenso, agostun amarrien ixaten da San Lorenso, da ekarte ben ori santuoi, se egunetan ekarte san? bera ekarte san, santutxu txiki txiki txikidxe san” – (Ba, begiratu hemen zegoen ohitura, San Lorentzo da hortxe gain-gaintxo baten, gain-gainean dago, San Martin badakizu zein den Zaldibarren, beno altueratxo baten dago, baseliza txiki-txiki bat San Lorentzo, abuztuaren hamarrean izaten da San Lorentzo, eta ekartzen zuten santu hori, ze egunetan ekartzen zen? behera ekartzen zen, santutxo txiki-txiki-txikia zen)
Bakotxa bere ermittak, sera, bakotxa santu egunien bai, amen ixete san, rogatibak ixete sien ba, ermitta bakotxeko, segun se egunetan ixete sien, ori bai, da juete sien, e, ermitta bakotxea, ori esautu ot, da baitte San Lorensora, San Lorenso egunien, e, Saninasio egunien bajatze san, San Lorensoko ermittatik, parrokidxara bajatze san San Lorenso, santue, da gero Saninasio egunien, prosesiñuen igotze san bertara atzera, es, Saninasio egunien bajatu, da San Lorenso egunien igo, da gero an mesias sertze san, gero Gasan ba Santidxago egunien, Santa Marinan, ba bakotxa serien, bañe aurretik, rogatibak esate akuen da urtien sera, egote san mesa bat, ori bai esautu ot” – (Bakoitza bere baselizak, zera, bakoitza santu egunean bai, hemen izaten zen, errogatibak izaten ziren ba, baseliza bakoitzeko, segun ze egunetan izaten ziren, hori bai, eta joaten ziren, baseliza bakoitzera, hori ezagutu dut, eta baita San Lorentzora, San Lorentzo egunean, San Inazio egunean baxatzen zen, San Lorentzoko baselizatik, parrokiara baxatzen zen San Lorentzo, santua, eta gero San Inazio egunean, prozesioan igotzen zen bertara atzera, ez, San Inazio egunean baxatu, eta San Lorentzo egunean igo, eta gero han mezagaz zertzen zen, gero, Gazan ba Santiago egunean, Santa Marinan, ba bakoitza zerean, baina aurretik, errogatibak esaten zitzaien eta urtean zera, egoten zen meza bat, hori bai ezagutu dut)
