Domusantu arratzaldien aste sien il kanpayek, il kanpaik joten sittuen, eseuen es erromeridxaik eta es, e, famelidxako at il baletxikixu moruen da, gurien gero galdu da ori, bañe nire amama, neure amama bixi sanien, ipintte ben ixotute lanparillie, gabien, da arimen gabera pasau arte etzan amatetan a, selako oitturak” – (Domu-santu arratsaldean hasten ziren hil kanpaiak, hil kanpaiak jotzen zituzten, ez zegoen ez erromeriarik eta ez, familiako bat hil balitzaizu moduan eta, gurean gero galdu da hori, baina nire amama, neure amama bizi zenean, ipintzen zuten isiotuta lanparatxoa, gauean, eta arimen gauera pasatu arte ez zen amatatzen hura, zelako ohiturak)

Onek, selako oitturak dire onek, tan-tan, il kanpayek joten ainbeste denporan, tan-tan alan ixete san oitturie” – (Hauek, zelako ohiturak dira hauek, tan-tan, hil kanpaiak jotzen hainbeste denboran, tan-tan halan izaten zen ohitura)