Len mesan euen oitturie, e, pastikuen emote ben, pastikuen bakixu ser san ba? antxe da, erakutziko tzut urrenguen, parrokidxan an da, ba espirittu santuen da ser batas, da a, mun eitteko emote san, da gero partitze besan, e, onek, e, formak, e, bertan eitte sien parrokidxan, da arek eskiñetan gelditze san dana satittute, an jute sien, e, katxarrotxo batas, ba danari eskinke, ya suk ori estosu esautu” – (Lehen mezan zegoen ohitura, pastikoan ematen zuten, pastikoan badakizu zer zen ba? hantxe dago, erakutsiko dizut hurrengoan, parrokian han dago, ba Espiritu Santuan eta zer bategaz, eta hura, muin egiteko ematen zen, eta gero partitzen zituzten, hauek, formak, bertan egiten ziren parrokian, eta haiek izkinetan gelditzen zen dena zatituta, han joaten ziren, katxarrotxo bategaz, ba denei eskainka, ja zuk hori ez duzu ezagutu)

Sagrada Familian sera, irudi bat, antxe da oin be ori, da, pastikun, pastikun, mun eitteko emote ben elixan ori, danai!” – (Sagrada Familiaren zera, irudi bat, hantxe dago orain ere hori, eta, pastikun, pastikun, muin egiteko ematen zuten elizan hori, denei!)

Bai bañe guk pastikune esate geuntzen, formak, len eiñ eitte sien elixan, da, arek errekortiek ebai, da formie itte ben, da arek, sien onan plaka batzuk, txatalak galtze sienak, gosuek!” – (Bai baina guk pastikoa esaten genion, formak, lehen egin egiten ziren elizan, eta haiek errekorteak ebaki, eta forma egiten zuten, eta haiek, ziren hola plaka batzuk, txatalak galtzen zirenak, gozoak!)