Elixan ba bueno, oiñ, elixie total kanbidxaute da oiñ, len, gure epokan san, ba pentzaixu, altaran euesan, San Antonio, San Jose, Amabirjiñie, da Jesusen biotza, orrek altaran godxen, e? gero beyen euesan alan, San Esteban, oin ya ametik aldien dauena, San Esteban, da Errosaridxoko Amabirjiñie, da gero amen, Amabirjiña Doloretakue ta ametik aldien euesan, e, San Juan, Ebanjelistie, pentzau, oiñ orrek danok desaparesidute das, da, imajena gustiek, e, misiñueta erunde, bat es” – (Elizan ba beno, orain, eliza guztiz aldatuta dago orain, gure sasoian zen, ba pentsa ezazu, aldarean zeuden, San Antonio, San Jose, Amabirjina, eta Jesusen Bihotza, horiek aldarean goian, e? gero behean zeuden hala, San Esteban, orain ja hemendik aldean dagoena, San Esteban, eta Arrosarioko Amabirjina eta hemendik aldean zeuden, San Juan Ebanjelista, pentsatu, orain horiek denok desagertuta daude, eta irudi guztiak, misioetara eroanda, bat ez)
