“Da korda batas samatik lotu, da errekreora bialdu ginyusen beste bat, bi, ba guk, an, egon sa Saldibarko elispien iños? bueno goiko elispie ta beko esatakos, ba goikue san eskillaren kontra dauena, gorako, jarri an bankuen, a bankue oin be iguela da, jarri an bankuen basterren kontran, karo tiratu eitte ban, da miñ emote ban arek, da burle be itte ben da aras ibili be esiñ eiñ, denpora gustidxen jarritte egon gu bidxok aintxe ta ala! da gero errekreorako ordue pasetan sanien gora, atzera, kartel orras” – (Eta korda bategaz samatik lotu, eta atsedenaldira bidali gintuen beste bat, bi, ba guk, han, egon zara Zaldibarko elizpean inoiz? beno goiko elizpea eta beheko esaten zaizkio, ba goikoa zen eskaileraren kontra dagoena, gorako, jarri han jarlekuan, jarleku hura orain ere berdina da, jarri han jarlekuan bazterraren kontra, jakina tiratu egiten zuen, eta min ematen zuen hark, eta burla ere egiten zuten eta haregaz ibili ere ezin egin, denbora guztian jarrita egon gu biok hantxe eta tira! eta gero, atzera, kartel horregaz)