Gurien etxekue san, e, ni jute nitzen goxien, eta, ebate naban, gois gustie ebaten eitte naban, biarra da, e? ebaten eitte neban, eta etorte nitzen etxera, beskaldu, da ondio biarra eote san etxien, ganauai emon ero dana dalakue, biarra, eta gero, beskalostien siesta apurtxo bat eitte san, da urtete san, burdidxas aitte, da ni amas da, besten batas, a nik ebai nabana batzen, eta gero kargau burdidxe, lotu, da etxera ekarri, goixien ebaten dana arratzaldien ekarri etxea” – (Gurean etxekoa zen, ni joaten nintzen goizean, eta, ebakitzen nuen, goiz guztia ebakitzen egiten nuen, beharra da, e? ebakitzen egiten nuen, eta etortzen nintzen etxera, bazkaldu, eta oraindino beharra egoten zen etxean, ganaduari eman edo dena delakoa, beharra, eta gero, bazkalostean siesta apurtxo bat egiten zen, eta irteten zen, gurdiagaz aita, eta ni amagaz eta, besteren bategaz, hura nik ebaki nuena batzen, eta gero kargatu gurdia, lotu, eta etxera ekarri, goizean ebakitzen dena arratsaldean ekarri etxera)