“Beren aurrekuek ero esate ban kuarta denporak, e, martitzenetik eguastenerako gauben amabidxetan se aixek jote ban, e, bañe gero ori, karo, or iretargidxen gora beratan, nik pentzetot ori aitzen dabenak oso jente gutxi dauela, e?” – (Beraren aurrekoak edo esaten zuen karta-denborak, martitzenetik eguaztenerako gauean hamabietan ze haizek jotzen zuen, baina gero hori, jakina, hor iretargiaren gora beheretan, nik pentsatzen dut hori aditzen dutenak oso jende gutxi dagoela, e?)
“Gure aittek esate ban, beren sera, Oisera jute siela, lasta eskutak an isotze sittuela, Oisera jun da an, e, isotze sittuela, sue emote otzela, ekusteko aixiek, e, se martxa daruen, da ori ixate san, martitzenetik eguastenerako gauben” – (Gure aitak esaten zuen, beraren zera, Oitzera joaten zirela, lasto eskutak han isiotzen zituztela, Oitzera joan eta han, isiotzen zituztela, sua ematen zietela, ikusteko haizeak, ze martxa daroan, eta hori izaten zen, martitzenetik eguaztenerako gauean)
“Arek esate ban urtien lelengo amabi egunek eukitten dabela, markaute eukitten dabela, urte gustireko illek” – (Hark esaten zuen urtearen lehenengo hamabi egunek edukitzen dutela, markatuta edukitzen dutela, urte guztirako hilak)
