“Entzun guresuai tte asko lupue ta, lenako denporan, e, trumo saparrarie itte banien da, aren atzien, e, gana jatekuen bille, sekularren bille ero jutie txarra sala esate ben lenakuk, se gurien, e, aittitte ortxe godxen baserridxen, ortxe bixi sien goiko kamiño eskiñan, oin be an da baserridxe da, beiñ, e, pasau ei dxakien, sekule bedarra ekarri, trumo saparrarien atzien, eta bedxek, e, ser? axatu, txarto, da ibilttie sala ona, da ona goiko baserrirañoko, e, goitti bera ekarri tte bertan, e, ill eiñ ei dxakuen, e, errementaute, bedxe” – (Entzun gurasoei eta asko lupua eta, lehenagoko denboran, trumoi zaparrada egiten zuenean eta, haren atzean, ganadu jatekoaren bila, sekularen bila edo joatea txarra zela esaten zuten lehenagokoek, ze gurean, aitaita hortxe goian baserrian, hortxe bizi ziren goiko kamino izkinan, orain ere han dago baserria eta, behin, pasatu ei zitzaien, sekula belarra ekarri, trumoi zaparradaren atzean, eta behiak, zer? haizatu, txarto, eta ibiltzea zela ona, eta hona goiko baserriraino, goitik behera ekarri eta bertan, hil egin ei zitzaien, errementatuta, behia)
