“Egoye ortik, Elorrio or gero iferra ortik Mallabia aldetik eta au mendebala” – (Hegoa hortik, Elorrio hor gero iparra hortik Mallabia aldetik eta hau mendebala)
“Ego aixiek joten badau, arek egun bat ero bi onak eta, seguruek emote ittu irugarrenien iguel, e, sera eurixe etorriko da, ego aixie ori ixaten da, esta? sarritten, da arek gañera, selan laguntzen daben sera, e, bedarra sikatzen erres, a egun eta gabes sikatzen da, aritxi begittu, da kontus ibilli, esta? se beti ixaten da ba, karo! ego aixie iguel egun askotan esta eoten ta kasik seguru seguru arek, e, jotiei isten baotza eurixe etorriko dala” – (Hego haizeak jotzen badu, hark egun bat edo bi onak eta, ziurrak ematen ditu hirugarrenean beharbada, zera euria etorriko da, hego haizea hori izaten da, ezta? sarritan, eta hark gainera, zelan laguntzen duen zera, belarra sikatzen erraz, hura egun eta gauez sikatzen dago, harexeri begiratu, eta kontuz ibili, ezta? ze beti izaten da ba, jakina! hego haizea beharbada egun askotan ez da egoten eta kasik ziur-ziur hark, jotzeari uzten badio euria etorriko dela)
“Aixie ta, atzo esa notzan nik, ai nere mokorrak, da nere mokorrak, e! esa notxan bai, ego aixie daton” – (Haizea eta, atzo esan nion nik, ai nire mokorrak, eta nire mokorrak, e! esan nioan bai, hego haizea zatorren)
