Ba Olakueta san, barridxo txikitxo bat, da gero erridxe euen, ayuntamentue ta parrokidxie, godxen, oin bat ein yabe danak, bidxen bittarteko gustidxen, or basuek eta markesien palasidxue ta orrek suen, d´orrek danok oin bat ein yabe, etxiek eittue ta, bañe len sien goittiarrak eta beetarrak, esate otzen, da beetarrak ixate sien asarre, goittiarrak beyen eukitteittuela jadxe danak da godxen eser be etzan egoten” – (Ba Olakueta zen, auzune txikitxo bat, eta gero herria zegoen, udaletxea eta parrokia, goian, orain bat egin dute denak, bien bitarteko guztian, hor basoak eta markesaren jauregia eta horiek suan, eta horiek denok orain bat egin dute, etxeak egin dituzte eta, baina lehen ziren goitiarrak eta behetarrak, esaten zieten, eta behetarrak izaten ziren haserre, goitiarrak behean edukitzen dituztela jaiak denak eta goian ezer ere ez zen egoten)