Gure ausunan, e, nik eneuken kableik, bañe ni lurretan ibili nas, sestuas be bai, aittek bete ta nik altzau, illaran, iru lagun ero lau ero, nere arreba pe bai, lepuen sestuek artu, aittek bete alan, da ba atzalde gustien, altzetako satidxe, barrenetik gonera, lepuen” – (Gure auzunean, nik ez neukan kablerik, baina ni lurretan ibili naiz, otzaragaz ere bai, aitak bete eta nik altxatu, ilaran, hiru lagun edo lau edo, nire arrebak ere bai, lepoan otzarak hartu, aitak bete ahala, eta ba arratsalde guztian, altxatzeko zatia, barrenetik goienera, lepoan)