Txantxagorrixe lagune ok, ori seoseaittik etorte ok” – (Txantxangorria laguna duk, hori zer edo zergatik etortzen duk)

Apur bat aunditxuauek die, are pe, etxe inguruetan ikusten die, txantxagorrixe moruen olako, e, sera, papar ingurue, kolore marroskako moruko sera, bai, olan aunditxuauek die, gero kurrilloyek eta orrek, e, asko, e, bustenikerak eta orrek” – (Apur bat handitxoagoak dira, haiek ere, etxe inguruetan ikusten dira, txantxangorria moduan holako, zera, papar ingurua, kolore marroixkako moduko zera, bai hola handitxoagoak dira, gero kurriloiak eta horiek, asko, buztanikarak eta horiek)

Orrek Amabirjiñiei, e, begidxe siketu otzala, ori baten baño sarridxa entzu otzat nik andraskuei, e, negarres on sanien, txantxagorridxek, ba txori ain da ona, txantxagorridxe, txantxagorridxe, ni, kaballuei, e, negu gustien egunero goixien jute nasenien, ogidxe erute otzat, gero bedar asko dekonien da, ba enas juten iguel beti, bañe negu gustien, oin be, gaur be bai, de atzo be bai tte beti, era bat euki ban txantxagorridxek, basotik etorritte oten da txantxagorridxe, etxe onduetan, neguen, edurre ero otz daunien, da aurten be inbernaderure, sartu an lo eiñ, goixien ni noyenien, ba ni emen bana txantxagorridxe or, da jaurti ogidxe, jan, bañe an, da bidxagonien be iguel, taka! allegautekuen an dator bestie” – (Horrek Amabirjinari, begia sikatu ziola, hori baten baino sarriago entzun diot nik andrazkoari, negarrez egon zenean, txantxangorriak, ba txori han da ona, txantxangorria, txantxangorria, ni, zaldiei, negu guztian egunero goizean joaten nazenean, ogia eroaten diot, gero belar asko daukanean eta, ba ez naiz joaten beharbada beti, baina negu guztian, orain ere, gaur ere bai, eta atzo ere bai eta beti, era bat eduki zuen txantxangorriak, basotik etorrita egoten da txantxangorria, etxe ondoetan, neguan, elurra edo hotz dagoenean, eta aurten ere berotegira, sartu han lo egin, goizean ni noanean, ba ni hemen banago txantxangorria hor, eta jaurti ogia, jan, baina han, eta biharamunean ere berdin, taka! ailegatutakoan han dator bestea)