Ori, e, soloko sapue, soluen oten dan sapori andidxoi gorridxoi, lena gure, aittek, difuntuek euken sera, one pe kalteik estai pa ser eingo ban soluen, garitzan be bai, garitzan moruen sapo andidxauek ikuste sien, eta artze ban makilla bat, eta sartu makillie da gero lurrien sartu bestekaldetik eta, an makillan ipintte ban, iru bat egunien egote sien, bixiik, ankai eraitten” – (Hori, soroko zapoa, soroan egoten den zapo hori handi hori gorri hori, lehenago gure, aitak, defuntuak zeukan zera, honek ere kalterik ez dakit ba zer egingo zuen soroan, garitzan ere bai, garitzan moduan zapo handiagoak ikusten ziren, eta hartzen zuen makila bat, eta sartu makilari eta gero lurrean sartu besteko aldetik eta, han makilan ipintzen zuen hiru bat egunean egoten ziren, bizirik, hankei eragiten)
