Agiñek, agin txikidxek eukitte ittu, e, bei gastie bada, lau urtas botate ittu agin txikidxek, da lenengo eukitte ittue, sortzi agin txiki, gero sei, gero lau, gero bi, da botate ittue lau urte, inyertzu bada, e, bedxe ero iridxe bardin ya, e, lau urte baño len botako ittue, oin ba desgobernau ero olan bada, piskat argal ero, ule sarra bota esiñ eta, lena urtiek txarrak basien da, oiñ, e, ganaue obetotxua gobernetan da” – (Haginak, hagin txikiak edukitzen ditu, behi gaztea bada, lau urtegaz botatzen ditu hagin txikiak, eta lehenengo edukitzen dituzte, zortzi hagin txiki, gero sei, gero lau, gero bi, eta botatzen dituzte lau urte, indartsu badago, behia edo idia berdin da, lau urte baino lehen botako dituzte, orain ba desgobernatu edo hola badago, pixka bat argal edo, ile zaharra bota ezin eta, lehenago urteak txarrak baziren eta, orain, ganadua hobetotxoago gobernatzen da)