Bai enpajadie, enpajadie esate ako, or serrau, lastue, da lasta seye eroste sana, lasto farduetakue nastau itte ben, da botate otzen gañia, pulpie esate akon, olako, kuadrau batzuk ixeten sien da arei botate otzen ur irakiñe gañera, pentzontzidxek ipiñi illaran da, gero tapau, da gero arek biguntze sienien danak nastau atxurras, ori neguen emote otzen, e, enpajadie, ganauai” – (Bai enpajada, enpajada esaten zaio, hor zerratu, lastoa, eta lasto xehea erosten zena, lasto fardoetakoa nahastu egiten zuten, eta botatzen zioten gainera, pulpa esaten zitzaion, holako, lauki batzuk izaten ziren eta haiei botatzen zioten ur irakina gainera, pentsu ontziak ipini ilaran eta, gero tapatu, eta gero haiek biguntzen zirenean denak nahastu aitzurragaz, hori neguan ematen zioten, enpajada ganaduari)
