Normalien, baserridxetan euen etartie, lenengo, eta eskatzien ba eseben euko, iño pe igual, estakitt, gurien bai, bañe gu, sartze giñen etarteti pe, bañe kanpotik direto, gausa bat esan bi otzut gañera, e, sabaldu atie eskatzekue, atie sabaldu te eskatza san, eta ba, jateko serak, bedarra ta eruten genduen, ba, lepuen eruten genduen orduen eta, sabaldu atie ta eskatzien bota ta, bere lekue euken eskatzak, e? sera ganajatekuendako, an iste genduen” – (Normalean, baserrietan zegoen etartea, lehenengo, eta ezkaratzean ba ez zuten edukiko, inork ere beharbada, ez dakit, gurean bai, baina gu, sartzen ginen etartetik ere, baina kanpotik zuzen, gauza bat esan behar dizut gainera, zabaldu atea ezkaratzekoa, atea zabaldu eta ezkaratza zen, eta ba, jateko zerak, belarra eta eroaten genuen, ba, lepoan eroaten genuen orduan eta, zabaldu atea eta ezkaratzean bota eta, bere lekua zeukan ezkaratzak, e? zera ganadu jatekoendako, han uzten genuen)