Gure etxea etorte san, e, esne bille, emen kaleko at, eta, ba orduen euen, pinttie euen, e, txala eitteko, eta, ba esneik eseuken, orduen bota akon suisiena, da gero, e, pinttiek ei eban txala, eta, gero, pinttiena emoten asi giñen, da suisiei, e, gastau bi akon txala eitteko euen da, txala, txala ein baño len ba mordue aurretik ba, sertu eitte sien, antzutu, eta au, a, pinttien esnie emon geuntzen da, jo! orra dator bidxamonien, e, deskuiduen bat euki gendula ta, se deskuido ta ba esniek, e, ure deukala arek, oiñ artien aiñ esne ederra erun dau berak, eta, sera, e, an egunien ure bota geuntzela ta ba es, bedxen esnie kanbidxau ein yau oin beste bei batena dekosu te bedxe erakutzi te dana ein geuntzen bañe, e, etxakon buruen sartzen berai ori, ure eukela, ba, ba bidxar be iguala ekosu, da urrengo egunien be iguala guk geuk estekau beste esneik” – (Gure etxera etortzen zen, esne bila, hemen kaleko bat, eta, ba orduan zegoen, pinta zegoen, txahala egiteko, eta, ba esnerik ez zeukan, orduan bota zitzaion suitzarrarena, eta gero, pintak egin zuen txahala, eta, gero, pintarena ematen hasi ginen, eta suitzarrari, amaitu behar zitzaion txahala egiteko zegoen eta, txahala, txahala egin baino lehen ba mordoa aurretik ba, zertu egiten ziren, antzutu, eta hau, pintaren esnea eman genion eta, jo! horra dator biharamunean, deskuiduren bat eduki genuela eta, ze deskuidu eta ba esneak, ura daukala hark, orain artean hain esne ederra eroan du berak, eta, zera, egun hartan ura bota geniola eta ba ez, behiaren esnea aldatu egin dugu orain beste behi batena daukazu eta behia erakutsi eta dena egin genion baina, ez zitzaion buruan sartzen berari hori, ura zeukala, ba, ba bihar ere berdina daukazu, eta hurrengo egunean ere berdina guk geuk ez daukagu beste esnerik)
