Ta txal txikidxai arrotzie, arrotza gorringue, agora, seoser bintzie ero estai pa ser, amen aguen, e, atzamarraas igurtze aken da arrotzie gora” – (Eta txahal txikiari arrautza, arrautza gorringoa, ahora, zer edo zer mintza edo ez dakit zer, hemen ahoan, atzamarragaz igurzten zitzaien eta arrautza gora)
Ori ikusitte bana, beres, oiñ ogetamar urte baño geixa ero, aittek, e, baeuken bat eta aras, e, neurtzen sittuen ba txalak eta, il bisienien ero, sera, ba gutxi gora bera jakitteko, semat erralde euki leikesan ero” – (Hori ikusita banago, berez, orain hogeita hamar urte baino gehiago edo, aitak, bazeukan bat eta haregaz, neurtzen zituen ba txahalak eta, hil behar zirenean edo, zera, ba gutxi gora behera jakiteko, zenbat erralde eduki litzakeen edo)
Ta gero emototzen, gibel sati bat emototzen, da a gibela, pañolue, erute ben pañolue, da, pañolo garbidxe erute ben orretarako, baserrittarrak pañolo kuadraue, da akillue ta pañolue, lau, lotu olan lau puntetan gibeloi tte, gibela ta akillue ta diruas etxea, gabien afaitteko gibela, txala iltte sanien” – (Eta gero ematen zioten, gibel zati bat ematen zioten, eta gibel hura, zapia, eroaten zuten zapia, eta, zapi garbia eroaten zuten horretarako, baserritarrek zapi karratua, eta akuilua eta zapia, lau, lotu hola lau puntetan gibel hori eta, gibela eta akuilua eta diruagaz etxera, gauean afaltzeko gibela, txahala hiltzen zenean)
