Eta bat egote san burdi ganien, aitte ixete san da, arek, batzuk eitte ben, besakarie, guk besakarie esate geuntzen, sardias, batzuk esin kargau, derrigor ixen bi ban, e, sera einye aspela einye, aspela ixete san, e, eskuarias, estutu, pillue inye, eta a artze ben da aras ipintte ben burdidxe bada itxurosoa ipintteko, gurien ori esijentzioi eseuen, gurien aittai edosein moruta bota, ta ak, e, ondo kargeta ban burdidxe, sardias” – (Eta bat egoten zen gurdi gainean, aita izaten zen eta, hark, batzuek egiten zuten, besakada, guk besakada esaten genion, sardagaz, batzuek ezin kargatu, derrigor izan behar zuen, zera eginda aspela eginda, aspela izaten zen, eskuareagaz, estutu, piloa eginda, eta hura hartzen zuten eta haregaz ipintzen zuten gurdia bada itxurosoago ipintzeko, gurean exijentzia hori ez zegoen, gurean aitari edozein modutara bota, eta hark, ondo kargatzen zuen gurdia, sardagaz)
