Errotie bai, egon soan or, Egaña dauen serien” – (Errota bai, egon zuan hor, Egaña dagoen zerean)
Oin nik esautu otena dok gause bat, garidxe, e, serien txarri arkan, dana arridxas, da mallukias jo, jo, jo eiñ, garidxe, eta, amak, e, urune laban sartu, eta ogidxe itteko, ogidxe iñ eta etara, da jateko, ori soan ba, gu txikidxek giñenien, bañe jote giñuan guk artue, garidxe, ik, e, setu, apurtzeko, se errotara eruen da kendu eittoskuen ordun, da se itte giñuan guk? olako aska bat, arriskue, da mallukias jo, taka-taka! urune iñ, da gero aittek ekarri oskuan, ser bat, olako makiñatxo bat olan, e, eraiñ, esku batas, da bota goittik eta eitteko da apurtzeko, da bueno! ordun a grande ei soan! se errotara erute giñuan da errotan kendu eitte oskuen erdidxe baño gedxa ta” – (Orain nik ezagutu dudana duk gauza bat, garia, zerean txerri askan, dena harriagaz, eta mailukiagaz jo, jo, jo egin, garia, eta, amak, irina labean sartu, eta ogia egiteko, ogia egin eta atera, eta jateko, hori zuan ba, gu txikiak ginenean, baina jotzen genian guk artoa, garia, hik, zertu, apurtzeko, ze errotara eroan eta kendu egiten ziguten orduan, eta zer egiten genian guk? holako aska bat, harrizkoa, eta mailukiagaz jo, taka-taka! irina egin, eta gero aitak ekarri ziguan, zer bat, holako makinatxo bat hola, eragin esku bategaz, eta bota goitik eta egiteko eta apurtzeko, eta beno! orduan hura handia ei zuan! ze errotara eroaten genian eta errotan kendu egiten zigutean erdia baino gehiago eta)
Gu mutikotxuek giñela gu Tomas Txikidxas jute giñian Elorridxora gabas, guk semat urte eukingo giñuasen? bost sei urte ta astuas da Elorridxora jute giñian” – (Gu mutikotxoak ginela gu Tomas Txikiagaz joaten gintuan Elorriora gauez, guk zenbat urte edukiko genitian? bost sei urte eta astoagaz eta Elorriora joaten gintuan)
Amen beyen ba, errotie, ba bakarrik bat eon da ortxe, oin bota dabena, antxe euen sera, errota bat” – (Hemen behean ba, errota, ba bakarrik bat egon da hortxe, orain bota dutena, hantxe zegoen zera, errota bat)
