Da eguen santu, aste santun mokotza eitte san, amapuntekok beren besuetakuei, mokotza esatakon, ixate san gosuaue! olako panderue lako, aundidxaue panderue baño, da arrotzias pinttau ero eitte ben, baju bajue, nik ekarto pa oiñ opille, sapatuetan, alaku bañe andidxaue, da, ba piskat aberatza ero dirudune ero basan, amapunteko, arrautza bi olan, da txoridxe, abidxan, ori ori kategoridxakue!” – (Eta eguen santua, aste santuan mokotza egiten zen, amapuntakoak bere besoetakoari, mokotza esaten zitzaion, izaten zen gozoagoa! holako panderoa lako, handiagoa panderoa baino, eta arrautzagaz pintatu edo egiten zuten, baxu-baxua, nik ekartzen dut ba orain opila, zapatuetan, halakoa baina handiagoa, eta, ba pixka bat aberatsa edo diruduna edo bazen, amapuntakoa, arrautza bi hola, eta txoria, habian, hori hori kategoriakoa!)

Ba ixeten da, jeneralmentien, alan, ogi erredondo bat, ta opill ori erdidxen, txori moruko bat eitte otze, da batzuk juten die arrautzie ta, txorixuas barruen da beste batzu pa, ogidxe bakarrik” – (Ba izaten da, gehienetan, hala, ogi biribil bat, eta opil hori erdian, txori moduko bat egiten diote, eta batzuk joaten dira arrautza eta, txorizoagaz barruan eta beste batzuk ba, ogia bakarrik)