Geo, gerotxua, gu peneubien sartu, besteik eseuen eon be orduen, orduen be beuen, e, asion baskie ero esatakona, bañe olakoik eseuen ontan erri txikidxotan da, Bilbon da bai, asion baskakuek, bañe gutxi sien orrek, nik pentzetot ori, ongo, eskerreko moruku sala ori, neuk pentzau, e? estakitt ori olan dan” – (Gero, gerotxoago, gu PNV-n sartu, besterik ez zegoen egon ere orduan, orduan ere bazegoen, ANV edo esaten zitzaiona, baina holakorik ez zegoen hauetan herri txikiotan eta, Bilbon eta bai, ANV-koak, baina gutxi ziren horiek, nik pentsatzen dut hori, oraingo, ezkerreko modukoa zela hori, neuk pentsatu, e? ez dakit hori hola den)
