An ibiltte sien ba illaran, iru txirluek ipiñi eta gero ba, birie euen einye ta olan” – (Han ibiltzen ziren ba ilaran, hiru txirloak ipini eta gero ba, bidea zegoen eginda eta hola)
Txirlo bata bestien atzien, da gero ba botetako lekuen, oin be bada bolatokixe, barrixe einye ba, jaixetan eta eitteko, ausoko txokuen onduen, eta aretxen morukue euen bañe, beste leku baten arta batzuen artien eta, sera selaixe dauen, sera, ermintta ondoko selaixen eta dauena” – (Txirlo bata bestearen atzean, eta gero ba botatzeko lekuan, orain ere badago bolatokia, berria eginda ba, jaietan eta egiteko, auzoko txokoaren ondoan, eta harexen modukoa zegoen baina, beste leku baten arte batzuen artean eta, zera zelaia dagoen, zera, baseliza ondoko zelaian eta dagoena)
Senbat eta geixen bota ixaten da, senbat eta txirlo geixa bota” – (Zenbat eta gehien bota izaten da, zenbat eta txirlo gehiago bota)
