Karta jokuen, e, ba bidien eitte ben, karo lau, lau te lau, jarlekuek, esta? ta erdidxen bittartie, da an erdidxen ipintte sittun iru kantin da kantiñek ixate sien, tapie gora barik, barrure eukenak tapie, kantiñ aundidxek ebalte gendusen gu pe, da ipintte otzen ari sakuas doblaute, da jarte sien bi, da karta danak partitze sittun, amar lagunek eitte ben jokuen” – (Karta jokoan, ba bidean egiten zuten, jakina lau, lau eta lau, jarlekuak, ezta? eta erdian bitartea, eta han erdian ipintzen zituzten hiru kantina eta kantinak izaten ziren, tapa gora barik, barrura zeukatenak tapa, kantina handiak erabiltzen genituen guk ere, eta ipintzen zioten hari zakuagaz tolestuta, eta paratzen ziren bi, eta karta denak banatzen zituzten, hamar lagunek egiten zuten jokoan)