Gañera euki gendun epoka bat, e, euskeras esiñ ixate san” – (Gainera eduki genuen sasoi bat, euskaraz ezin izaten zen)
Selan da au? Saldibar baten larogetabost urte dekas da, sekula euskeraik estan gausaik estot entzun da oin dana, ba, bilingue ta dana kendute dana, mesa ba barik itxi gaittue euskeras” – (Zelan da hau? Zaldibar baten laurogeita bost urte dauzkat eta, sekula euskararik ez den gauzarik ez dut entzun eta orain dena, ba, elebidun eta dena kenduta dena, meza bat barik utzi gaituzte euskaraz)
Ta maistriek esekidxen jakin be euskeras” – (Eta maistrak ez zekien jakin ere euskaraz)
Oiñ enas akortan, esate ben gure aurreko maistriek, olao anillo bat erabiltte bala, da euskeras eitten deskuidetan sanai, a emototzala kastigutzet, guk estou olako, olakoik es” – (Orain ez naiz gomutatzen, esaten zuten gure aurreko maistrak, holako eraztun bat erabiltzen zuela, eta euskaraz egiten deskuidatzen zenari, hura ematen ziola zigortzat, guk ez dugu holako, holakorik ez)
Estaki pa gutxi gora bera danok bardin samar, amen dauena da aldie, sera, berba eitten aldie, Eitzakuek eta guk, orretan bai” – (Ez dakit ba gutxi gora behera denok berdin samar, hemen dagoena da aldea, zera, berba egiten aldea, Eitzakoek eta guk, horretan bai)
Amendixik eta Berrisera kanbidxau eitten da, ta Durangora be bai” – (Hemendixik eta Berrizera aldatu egiten da, eta Durangora ere bai)
