Propagandie te bai, ori neu be ibilitte na, da nire moruen, e, mordue, gastiek” – (Propaganda eta bai, hori neu ere ibilita nago, eta nire moduan, mordoa, gazteak)

Ni eonda na birritten, e, da nire morun ba beste batzuk, badakixu Arrasola ta orrek, Atxondo nun dauen? ba, an, oiñ iru erri ero bat einye das bañe, askenengo etxien, tabernie euen, an, minetako trenbirie ero eon san itxurie, da an serien, erretiraute, Anbotopien, an birritten eonda na ni, bakotxien eote giñen ero ogei ero ogeta bat, Ajuriagerras da, Ajuriagerra da bestie Artetxe sala pentzeot gixon aundi bat bilbotarra ero, ba propagandie eta” – (Ni egonda nago birritan, eta nire moduan ba beste batzuk, badakizu Arrazola eta horiek, Atxondo non dagoen? ba, han, orain hiru herri edo bat eginda daude baina, azkenengo etxean, taberna zegoen, han, meategietako trenbidea edo egon zen itxura, eta han zerean, erretiratuta, Anbotopean, han birritan egonda nago ni, bakoitzean egoten ginen edo hogei edo hogeita bat, Ajuriagerragaz eta, Ajuriagerra eta bestea Artetxe zela pentsatzen dut gizon handi bat bilbotarra edo, ba propaganda eta)