Gu Eibartik bixi ixen ga beti amendik, amendik biximodue eon da Eibarren dana, bai, plasan, baserrittarrak plasatik da kaletarrak, industriati, trenkarie jute san, bai, trenien an godxen, trenien jute sien, esniek einye tratuas be, egote san goxien merkansia, ipinttotzan ari merkansiai, kotxe bi, da ba faturau te traste gustiek antxe jute sien da biargiñek eta tratularidxek eta jute sien ba, geo biargiñendako beste ser bat atzeatxua ote san, trena, da, baserrittarrak atzea, gu bederatzietako atza Saldibarren oten giñien, esniek danak partidute” – (Gu Eibartik bizi izan gara beti hemendik, hemendik bizimodua egon da Eibarren dena, bai, plazan, baserritarrak plazatik eta kaletarrak, industriatik, trenkada joaten zen, bai, trenean han goian, trenean joaten ziren, esneak eginda tratuagaz ere, egoten zen goizean merkantzia, ipintzen zion merkantzia hari, kotxe bi, eta ba fakturatu eta traste guztiak hantxe joaten ziren ba, gero beharginentzat beste zer bat atzeratxoago egoten zen, trena, eta, baserritarrak atzera, gu bederatzietarako atzera Zaldibarren egoten ginen, esneak denak banatuta)