Bakillaue ebate san antzerakue bañe karo! lastue ebateko” – (Bakailaoa ebakitzen zen antzerakoa baina jakina! lastoa ebakitzeko)
Len beintzet, oin ba ipintte otzasus iguel ba, berdura pillo bat ero olako, piperra ta tomatie ta, e, kipulie, pillo bat eta, oin ba misteridxo gedxa ipintte otzasu bañe beti, makillaue beti, da gure amamak esate ban, e, gure osabie or makillauten ibiltte sanien Terranobara, aitten anadxie sarrena, arek, e, ba beti berak ekarte bala makillaue” – (Lehen behintzat, orain ba ipintzen dizkiozu beharbada ba, berdura pilo bat edo holako, piperra eta tomatea eta, kipula, pilo bat eta, orain ba misterio gehiago ipintzen diozu baina beti, bakailaoa beti, eta gure amamak esaten zuen, gure osaba hor bakailao-ontzietan ibiltzen zenean Terranobara, aitaren anaia zaharrena, hark, ba beti berak ekartzen zuela bakailaoa)
