Orduen eralgi ein bir ixete san ba oremaidxe egote san ganbaran da, eralgi bayas, da gero ba ipiñi pillue da erdidxen sulo at ein ya an botate otzesun, e, etxeko lebadurie basan aurreko, e, astien beiñ itten san, e, labako sue ixeten san, labako sue da, aurrekue gorde basenduen aurreko asteko sati bat, a ta gero kalekue piskat beti botate otzan, erosittekue be, lebadurie, da ba, ure berotu, ogeta amabost amasei bat gradure ixeten da, da, ba ein masie ondu ondo da bertan tapaute itxi oremaidxen da, e, labie ixotu gero igoten sanien ogidxek, e, formie emon da, ya eiñ ogidxek eta ipiñi mai baten, da gero ba labie garbittu, te, gero sartu, e, ogidxok eta rin da! artue pe bai, artuek pillo bat eitten siren” – (Orduan eralgi egin behar izaten zen ba oramahaia egoten zen ganbaran eta, eralgi baheagaz, eta gero ba ipini piloa eta erdian zulo bat egin eta han botatzen zenion, etxeko legamia bazen aurreko, astean behin egiten zen, labeko sua izaten zen, labeko sua eta, aurrekoa gorde bazenuen aurreko asteko zati bat, hura eta gero kalekoa pixka bat beti botatzen zion, erositakoa ere, legamia, eta ba, ura berotu, hogeita hamabost hamasei bat gradura izaten da, eta, ba egin orea ondu ondo eta bertan tapatuta utzi oramahaian eta, labea isiotu gero igotzen zenean ogiak, forma eman eta, ja egin ogiak eta ipini mahai baten, eta gero ba labea garbitu, eta, gero sartu, ogiok eta rin da! artoak ere bai, artoak pilo bat egiten ziren)
Labadurie bai, labadurie ixaten da, e, gaur labako sue itte osunien, onako pelotatxo bat ein ye, sati bat itxi, urunas tapaute, da andik, e, sei eguna ero sortzi eguna ero eiñ biar bosu barridxe, aretxas mesklau urrengo masie, axe da labadurie” – (Legamia bai, legamia izaten da, gaur labeko sua egiten duzunean, holako pilotatxo bat egin eta, zati bat utzi, irinagaz tapatuta, eta handik, sei egunera edo zortzi egunera edo egin behar baduzu berria, harexegaz nahastu hurrengo masa, huraxe da legamia)
