Len len eitte san bederatzi urrune, da sepulturie ipintte sanien, urte ta erdidxen, e, egote san sepulturie, ipiñitte, urte t´erdidxen, amarratako meseta jute san, e, serien, da, ya gero ba, urte urrena, da urte t´erdi sanien ba lutu moruen, e, urtie paseta sanien, alibio luto ero ba kanbidxau eitte san, da gero, urte ta erdidxen ba kendu, segun se parentesko san klaro! urre basien, baltza, ta ostantzien ba, medio lutue, olan esate genduen eta” – (Lehen-lehen egiten zen bederatzi hurrena, eta sepultura ipintzen zenean, urte eta erdian, egoten zen sepultura, ipinita, urte eta erdian, hamarretako mezatara joaten zen, zerean, eta, ja gero ba, urte hurrena, eta urte eta erdi zenean ba lutu moduan, urtea pasatzen zenean, alibio luto edo ba aldatu egiten zen, eta gero, urte eta erdian ba kendu, segun zer artekotasun zen jakina! hurre baziren, beltza, eta osterantzean ba, luto erdia, hola esaten genuen eta)