Guk estau sekule altzik amen euki” – (Guk ez dugu sekula haltzik hemen eduki)

Nik dakittena dok gause at gure aitte sanak ei dxoan altza, altza, altza dok gause bat, bota erosein sasotan da usteldu eitten dana, konpleto usteldu, e? eta martiko ilbarridxen esausten gure aitte sanak, antxe geunkesen erreka eskiñien, da, onexekin altzokin ebei, da burdidxek len esate soan olak ipiñi, satza irateko ta, eta, onexek bota ta ipiñi bittu, eta gaur be onyio antxe dasek” – (Nik dakidana duk gauza bat gure aita zenak egin zian haltza, haltza, haltza duk gauza bat, bota edozein sasoitan eta usteldu egiten dena, guztiz usteldu, e? eta martiko ilberrian esan zidan gure aita zenak, hantxe geneuzkan erreka-izkinan, eta, hauexekin haltzokin ebaki, eta gurdiak lehen esaten zuan oholak ipini, satsa iragateko eta, eta, hauexek bota eta ipini behar ditugu, eta gaur ere oraindino hantxe zaudek)