Anbotoko señorie ta Anbotoko sorgiñe ta, orrek beti entzu ittu bañe, nik orrek ipuiñek danok ipuintzat artu ittut beti” – (Anbotoko andrea eta Anbotoko sorgina eta, horiek beti entzun ditugu baina, nik horiek ipuinak denok ipuintzat hartu ditut beti)
Okerrak bagiñe, etorko sala Anbotoko sorgiñe, ta erungoskule kuebara, ara, bera dauen lekure” – (Okerrak bagina, etorriko zela Anbotoko sorgina, eta eroango gintuela kobara, hara, bera dagoen lekura)
Da beti olakotxik, gure amak, bildurtzeko, estakixu? lo eitte espaosu, etorriko da Anbotoko sorgiñe” – (Eta beti holakoxeak, gure amak, bildurtzeko, ez dakizu? lo egiten ez baduzu, etorriko da Anbotoko sorgina)
Anbotoko señoriana erungo saitu te, orrek esate oskuesan guri, billurtzeko” – (Anbotoko andreagana eroango zaitu eta, horiek esaten zizkiguten guri, bildurtzeko)
