“Aparteko aparajuek, ba, gausa asko, das, e, lenengo, karatxue, iridxek lotzeko, gero katiek, katantxuek, batzuk esate akunak, indibidualen lotzekuek, e, bakotxa berie lotzekuek ba, orrek ixate sien motzauek, da eukitte ban alde batien, e, olako aro bat, eta bestekaldien puntie iguel ero gantxue, da an, e, sartzeko bakotxa berie, lotzeko, bakotxa berie lotute ogoto ibiltte san, se eukitten gendusen iguel, katiek lusiek, eta iguel, e, trongo bi ero iru artzen gendusen, da gero soltetako allegetan giƱien lekuen, eitten gendusen, e, itzelak eitten gendusen, e, karo! bidxurtu eitte sien tronguek, da gero katias soltau esinye ba palankakiƱ ebatu te, ba, da gero bursaldidxe, tronguek eruteko” – (Aparteko aparejuak, ba gauza asko, dagoz, lehenengo, karatxoa, idiak lotzeko, gero kateak, katantxoak, batzuk esaten zaienak, bakarka lotzekoak, bakoitza berea lotzekoak ba, horiek izaten ziren motzagoak eta edukitzen zuen alde batean, holako aro bat, eta besteko aldean punta beharbada edo gantxoa, eta han, sartzeko bakoitza berea, lotzeko, bakoitza berea lotuta hobeto ibiltzen zen, ze edukitzen genituen beharbada, kateak luzeak, eta beharbada, enbor bi edo hiru hartzen genituen, eta gero soltatzeko ailegatzen ginen lekuan, egiten genituen, itzelak egiten genituen, jakina! bihurtu egiten ziren enborrak, eta gero kateagaz soltatu ezinda ba palankakin oratu eta, ba, eta gero burzaldia, enborrak eroateko)
