Da ontxe be, obrak ei ttue bañe askaurrie errespetau in yabe, lengo moruen aska pe bai, itxi deittue lengo moruen” – (Eta oraintxe ere, beharrak egin dituzte baina askaurrea errespetatu egin dute, lehengo moduan askak ere bai, utzi dituzte lehengo moduan)

Guk eskatzetik barrure ganauai emoten geuntzena askaurrie san” – (Gu ezkaratzetik barrura ganaduari ganaduari ematen geniona askaurrea zen)

Ori berori estot ikusi, es gurien esta on ori, bañe eon dana da, e, antzekue, gurien eote san ganajatekue, eskatzien, eskatzien madxe euen alde batien, eta bestekaldien sera, e, selan esa ot? au, e, sera, ganauendako jatekue bedarra ero dana dalakue, eskatzien, eta se askaurrien, len esan dotzuen askaurrie? eskatzetik jute san askaurrera, eta askaurrien eseuen lekuik, da eskatzien, eskatze andidxe san, ba eskatzien, eta eskatzetik artu, da pasta giñen askaurrera ta bota geuntzen ganauai, bedxei” – (Hori berori ez dut ikusi, ez gurean ez da egon hori, baina egon dena da, antzekoa, gurean egoten zen ganadu jatekoa, ezkaratzean, ezkaratzean mahaia zegoen alde batean, eta besteko aldean zera, zelan esan dut? hau, zera, ganaduendako jatekoa belarra edo dena delakoa, ezkaratzean, eta ze askaurrean, lehen esan dizudan askaurrea? ezkaratzetik joaten zen askaurrera, eta askaurrean ez zegoen lekurik, eta ezkaratzean, ezkaratz handia zen, ba ezkaratzean, eta ezkaratzetik hartu, eta pasatzen ginen askaurrera eta botatzen genion ganaduari, behiei)