Abertzale itzela san, arek, e, ba aratxe be jute giñen, e, sapatutan da domeketan da, gero radidxue be entzun de, partidue entzun de orrek eitten, Garita or, suk, e, esautuko sendun bera be, ba antxe, da espatadantzaridxe be ixen nintzen, da on nintzen, espatadantzari, Elorridxoko Batzokidxe, lengue, e? an gero karlistak on sien, e, oin ser da an? Sirkulue esate otzen a, Sirkulue an, antxe euen Batzokidxe, da a inagurau sanien be, espatadantzan ei genduen, da Ermukun be bai” – (Abertzale itzela zen, hark, ba haraxe ere joaten ginen, zapatuetan eta domeketan eta, gero irratia ere entzun eta, partidua entzun eta horiek egiten, Garita hor, zuk, ezagutuko zenuen bera ere, ba hantxe, eta ezpata-dantzaria ere izan nintzen, eta egon nintzen, ezpata-dantzari, Elorrioko Batzokia, lehengoa, e? han gero karlistak egon ziren, orain zer dago han? Zirkulua esaten zioten hura, Zirkulua han, hantxe zegoen Batzokia, eta hura zabaldu zenean ere, ezpata-dantzan egin genuen, eta Ermukoan ere bai)