Seoser ba ansueluek eruten gendusen, ansuelo txikidxe pe, baye orrek sien, e, neguen eruten gendusenak, soso bidegarrue arrapetako, bestelan, e, sepuek, alanbrasko sepuek eruten gendusen, e, artatxoridxe be asko egote san, ta artatxoridxei, e, olako kardu lorie ero gustaakon asko ta, edurre ero eitten badau artatxoridxe arrapetie fasille da” – (Zer edo zer ba amuak eroaten genituen, amu txikiak ere, baina horiek ziren, neguan eroaten genituenak, zozo birigarroa harrapatzeko, bestela, zepoak, alanbrezko zepoak, eroaten genituen, artatxoria ere asko egoten zen, eta artatxoriari, holako kardu lorea edo gustatzen zitzaion asko eta, elurra edo egiten badu artatxoria harrapatzea erraza da)
