Gero barrikan sartzen da, da egoten da, irakitten asten da, onenbeste egunera botaten dau sikiñetan! tapa barik egoten da, da gero onenbeste egunera, tapau, da euki geldi tte geo, botilletan sartu” – (Gero barrikan sartzen da, eta egoten da, irakiten hasten da, honenbeste egunera botatzen du zikinetan! tapa barik egoten da, eta gero honenbeste egunera, tapatu, eta eduki geldi eta gero, botiletan sartu)
Bañe atzien, e? se ostantzien, e, eraiñ ye, atze atzien, pli-pli, pli-pli, te ya sendotzen sendotzen, sendotzen juten da, da asken askenien, e, eitte otzen, nik amamai tte gero amai tte ikasitte, ogidxe, e, asala, laban tostau, de gero a, e, botillas apurtze genduen guk, e, ogidxe birrinyu” – (Baina atzean, e? ze osterantzean, erein eta, atze-atzean, pli-pli, pli-pli, eta ja sendotzen-sendotzen, sendotzen joaten da, eta azken-azkenean, egiten zioten, nik amamari eta gero amari eta ikasita, ogia, azala, labean txigortu, eta gero hura, botilagaz apurtzen genuen guk, ogia birrindu)
