Bai, da beste batzuk esaten dabe, ganauendako be bai, olan tripako miñe dekesela ero pentzaueskero betunadxuek eta aginyute da, olan eridiai eitteko be esaten dabe iños, e? mansanilla uras, egurditte” – (Bai, eta beste batzuek esaten dute, ganaduarentzat ere bai, hola tripako mina dauzkatela edo pentsatuz gero albaitariak eta aginduta eta, hola zauriei egiteko ere esaten dute inoiz, e? kamamila uragaz, igurtzita)
Epai bedarra guk ipintte gendun txapa ganien berotu te, gero asala kentze geuntzen, eta a ipintte geuntzen, e, serai, eridiai ganien, da gurien mordue eote san, oin galdu die bañe, epai bedarrak, e, txapa ganien berotu te gero, olako mintze eukitte ban, da a soltau te a ipintte geuntzen, e, serai, eridiai ganien” – (Epai belarra guk ipintzen genuen txapa gainean berotu eta, gero azala kentzen genion, eta hura ipintzen genion, zerari, zauriari gainean, eta gurean mordoa egoten zen, orain galdu dira baina, epai belarrak, txapa gainean berotu eta gero, holako mintza edukitzen zuen, eta hura askatu eta hura ipintzen genion, zerari, zauriari gainean)
