Ori aurretik eitten da, ori, e, gordetan die, erramu eguneko, e, erauntze ta erramue bidxek, da arek, e, erre, da arek isten daben autze, sartzen da ta ordun, bedeinkatu, ta aras eitten dabe ori” – (Hori aurretik egiten da, hori, gordetzen dira, erramu eguneko, ereinotza eta erramua biak eta haiek, erre, eta haiek uzten duten hautsa, sartzen da eta orduan, bedeinkatu, eta haregaz egiten dute hori)

Erramu egunien, ba baserridxetatik eta gure banak, kurutzetxo batas, erute ittu erramue ta erauntze, bakotxak, e, semat eta polittau eta ederrau ba, danak, e, lepuen, ume gustik jute sien, ba, elixara, da artze ben a, da gero a erute ben, baserridxen, soluetara, bañe eseben ipintten, pasku gabien, e, ur bedeinkatu arte, da a ur bedeinkatue boteta san da kurutziok ipintte sien orduen” – (Erramu egunean, ba baserrietatik eta gure zuenak, gurutzetxo bategaz, eroaten ditu erramua eta ereinotza, bakoitzak, zenbat eta politago eta ederrago ba, denak, lepoan, ume guztiak joaten ziren, ba, elizara, eta hartzen zuten hura, eta gero hura eroaten zuten, baserrian, soroetara, baina ez zuten ipintzen, pazko gauean, ur bedeinkatu arte, eta ur bedeinkatu hura botatzen zen eta gurutzeok ipintzen ziren orduan)

Soluetan ipintte san kurutzie, erremu egunien, erute sien, mutillek erute ben ori, ba txortie, aundidxek, kurutziek, da suk, e, basotan edo solotan gañe kurutze, suri suri einye, dotorie! kurutziek einye, puntak eta sorrostute, suri suri suri, asala suritzako orri materidxal orri, da gero erremue ta ereuntze sartu, da mutillek erute ben bereinkatzen, da gero, pasko sapatus, isue esatakon, sue itte ben elixan, elispien, da ur bereinkatue ta isue, etxetik erute san, e, isue, da sue ari, brasie, bueno sue ekarte san etxea, da ur bereinkatue, da gero, arek, e, a txortie soltau, ta kurutziek ipintte sien, solo bakotxien, da bota bereinkasiño oi, noberak ori, e? ori oitturie” – (Soroetan ipintzen zen gurutzea, erramu egunean, eroaten ziren, mutilek eroaten zuten hori, ba txorta, handiak, gurutzeak, eta zuk, basoetan edo soroetan gaina gurutze, zuri-zuri eginda, dotorea! gurutzeak eginda, puntak eta zorroztuta, zuri-zuri-zuri, azala zuritzeko material horri, eta gero erramua eta ereinotza sartu, eta mutilek eroaten zuten bedeinkatzen, eta gero, pazko zapatuz, izua esaten zitzaion, sua egiten zuten elizan, elizpean, eta ur bedeinkatua eta izua, etxetik eroaten zen, izua, eta sua hari, txingarra, beno sua ekartzen zen etxera, eta ur bedeinkatua, eta gero, haiek, txorta hura askatu, eta gurutzeak ipintzen ziren, soro bakoitzean, eta bota bedeinkazio hori, norberak hori, e? ohitura hori)

Bai erremu egune, erremu eguneko bedeinkasiñuen, bedeinkatuko erremuekin eitten dabe itxurie ori autzoi” – (Bai erramu eguna, erramu eguneko bedeinkazioan, bedeinkatuko erramuekin egiten dute itxura hauts hori)