Ya ikusten basan ondo ero batu te erun, ba ointxe be itten dana bañe beste era batera, eta beste ser baten, olan eitten dana, aparte gero ba, farduek eta eitte ittuna” – (Ja ikusten bazen ondo edo batu eta eroan, ba oraintxe ere egiten dena baina beste era batera, eta beste zer baten, hola egiten dena, aparte gero ba, fardoak egiten dituena)

Da oiñ Saldiber gustien ba estakit jente askok eingo ittun farduek, eitten die oin geixa bolak” – (Eta orain Zaldibar guztian ba ez dakit jende askok egingo dituen fardoak, egiten dira orain gehiago bolak)

Farduek, al danik eta sikuen, esaten dabenes, ni neuk neure etxien estittut eiñ, nik dekaten apurrek oso txikixek die ta, gañera es ain leku ona makiñak eta sartzeko eta farduek eitteko” – (Fardoak, ahal denik eta sikuen, esaten dutenez, nik neuk neure etxean ez ditut egin, nik dauzkadan apurrak oso txikiak dira eta, gainera ez hain leku ona makinak eta sartzeko eta fardoak egiteko)