Euskaldun tratanteik, e, ba, bat ero estakitt selan egote san feridxa gustien be” – (Euskaldun tratularirik, ba, bat edo ez dakit zelan egoten zen azoka guztian ere)
Abariño ixan da feridxie, ganaue, kaballeridxie ta ganaue, da ba, oiñ, landarak eta saltze ittue da saltze ittue gastai tte olako gausa pe, da frutak, Saldibarren, e, ori oittura andidxe da, arbolak, landarak, bueno orrek landarok ortan dediketan dienak, piñu landarie fruta landarak, orretan dediketan dienak etxe asko das Saldibarren, ortixik bixi dienak, e? d´orrek juten die landarakiñ, ori be beti erun da Abariñora, d´oin be bai, da erreminttie, kaballeridxiendako, da kollariñek eta onek, estakixu? orrek gausok, orrek beti esautu ittut saltzen, da politte ixate san bañe gero dana galdu eban orrek asi sienien, bañe kendu ein yabe atza, kendu ittue orrek, oin sestogiñek eta olan, onek esku, eskuko gausak eta orrek saltze ittue, bañe kendu dabe ori, mantak eta saltzie ta ori, kinkilleridxe oi kendu dabe” – (Abadiño izan da azoka, ganadua, zalditeria eta ganadua, eta ba, orain, landareak eta saltzen dituzte eta saltzen dituzte gazta eta holako gauzak ere, eta frutak, Zaldibarren, ohitura hori handia da, arbolak, landareak, beno landare horiek horretan dedikatzen direnak, pinu landarea fruta landareak, horretan dedikatzen direnak etxe asko dagoz Zaldibarren, hortixik bizi direnak, e? eta horiek joaten dira landareekin, hori ere beti eroan da Abadiñora, eta orain ere bai, eta erreminta, zalditeriarendako, eta koilarinak eta hauek, ez dakizu? gauza horiek, horiek beti ezagutu ditut saltzen, eta polita izaten zen baina gero dena galdu zuen horiek hasi zirenean, baina kendu egin dute atzera, kendu dituzte horiek, orain zestoginak eta hola, hauek esku, eskuko gauzak eta horiek saltzen dituzte, baina kendu dute hori, mantak eta saltzea eta hori, kinkaileria hori kendu dute)
Kortara beste ganauek dausen lekure, eseben sartzen feridxan erosiko ganaue basan” – (Kortara beste ganaduak dauden lekura, ez zuten sartzen azokan erosiko ganadua bazen)
