Ori mendidxe ortxe aurrien dauena, Santa Maina Sar da ori, da gerriek urte banien, gero Arraten be ego san frentie, orra mendire jun giñen, e, tiruek, gerran tiruek eta, aretxek entzutera, orra mendire” – (Mendi hori hortxe aurrean dagoena, Santa Marina Zar da hori, eta gerrak irten zuenean, gero Arraten ere egon zen frentea, horra mendira joan ginen, tiroak, gerraren tiroak eta, haiexek entzutera, horra mendira)
Bai amen geldi geldi egon sien da, ortxe frentie bastante denporan eo san, Arrate, ori danoi, Intxortaruntz ero, Elgetatik, e, Markiñera, nere, bueno lagune es, anai bat ortxe Markiñen il san, bi euesan, bata sapadorie ta bestie, infanteridxie ero, da antxe il san, ta bestela amen jentiek normal eitte ban, lantzien beiñ, e, botate sittuen, e, bonba txikidxek eta botate sittuen, baserridxen, biarrien eon soluen, jentie ikuste ben lekuen” – (Bai hemen geldi-geldi egon ziren eta, hortxe frentea nahiko denboran egon zen, Arrate, hori denori, Intxortaruntz edo, Elgetatik, Markinara, nire, beno laguna ez, anaia bat hortxe Markinan hil zen, bi zeuden, bata zapadorea eta bestea, infanteria edo, eta hantxe hil zen, eta bestela hemen jendeak normal egiten zuen, lantzean behin, botatzen zituzten, baserrian, beharrean egon soroan, jendea ikusten zuten lekuan)
Ni frentera eru ninyuen bañe, Teruela, bañe Francok, e? illabete iñ, e, Laredon, gero gerran akabau arte” – (Ni frentera eroan ninduten baina, Teruelera, baina Francok, e? hilabete egin, Laredon, gero gerran amaitu arte)
Da karo, ori frentien, frentien, iguel, fusillas etzan ibiliko” – (Eta jakina, hori frentean, frentean, beharbada, fusilagaz ez zen ibiliko)
Frentie egon san Arraten, beratzi illabetien” – (Frentea egon zen Arraten, bederatzi hilabetean)
