Gerra aurreti pe beintzet baeuesan etxe batzuk ori eukenak” – (Gerra aurretik ere behintzat bazeuden etxe batzuk hori zeukatenak)

Ni akordeta nas, nik gerriek urte banien, amasortzi urte neukesan, juniuen, nik juniuen amarrien eitte ittut urtiek, da juliun, eta amasortzi urte” – (Ni gomutatzen naiz, nik gerrak irten zuenean, hamazortzi urte neuzkan, bagilean, nik bagilaren hamarrean egiten ditut urteak, eta garagarrilean, eta hamazortzi urte)

Aitte, da, ni baño urte bi gastiaue dan anai bat, da irurok, iru bedxas, ebakuau giñen amendik, sera, gabeko amabidxetan, au, Saldibarren librau besperan, estaitt agostue, agostue ero ixengo san, ba, urrengo egunien artu ben au, jun giñen Ibarrurire, da an euen, e, gurien euen, orduen amendik esnias da, bendejias da, Eibarra jute sien, gure amama da ama be bai, da an jenerue eroste ben, e, Undabeitiak, e, Eibarren, komersiue ta ba, esnie be erute otzen eurei tte, an be ba jenerue erosi, garbansuek eta alakuek eta, a san, Ibarruriko semie, da aren andrie, Eibartik amen refujiau eon sien, baserri danak, da gurien euen, e, Undabeitien arrebie ero andrie, da jun giñen Ibarrurire, iru bei de, gero andik urrengo egunien, akordeta nas, kortan ei gendun lo, bueno kortan ero, ganauen, e, ganaue barruen da ba geu be an, da urrengo goxien andik urten da, estakit nundik jun giñen, Mungidxaldetik ero, Berangora, da an be lo ei genduen” – (Aita, eta, ni baino urte bi gazteagoa den anaia bat, eta hirurok, hiru behiagaz, ebakuatu ginen hemendik, zera, gaueko hamabietan, hau, Zaldibarren sartu bezperan, ez dakit abuztua, abuztua edo izango zen, ba, hurrengo egunean hartu zuten hau, joan ginen Ibarrurira, eta han zegoen, gurean zegoen, orduan hemendik esneagaz eta, bendejagaz eta, Eibarrera joaten ziren, gure amama eta ama ere bai, eta han jeneroa erosten zuten, Undabeitiak, Eibarren, merkataritza eta ba, esnea ere eroaten zien eurei eta, han ere ba jeneroa erosi, garbantzuak eta halakoak eta, hura zen, Ibarruriko semea, eta haren andrea, Eibartik hemen errefuxiatu egon ziren, baserri denak, eta gurean zegoen, Undabeitiaren arreba edo andrea, eta joan ginen Ibarrurira, hiru behi eta, gero handik hurrengo egunean, gomutatzen naiz, kortan egin genuen lo, beno kortan edo, ganaduaren, ganadua barruan eta ba geu ere han, eta hurrengo goizean handik irten eta, ez dakit nondik joan ginen, Mungialdetik edo, Berangora, eta han ere lo egin genuen)

Da andi badakixu noa jun giñen? gure aitte, guk lengosuk geunkesan, e, ortxe geure etxe onduen panaderidxie? gu lengosuk giñen da, gure aitte jute san, e, gerrie asi tte gero, porture, urune ta garidxe ta, kanpotik ero estakit nik, nundik estakitt, e, Gobierno Baskuek ero dana dalakuek, ekarte ban a, da an esautu eban, Deridxoko bat, ba biarra eitte ban serien, portuen, da bixi sien Deridxon, Deridxotik, e, Santo Domingora? da Santo Domingora orduko, eskerreko, baserri bat da, olantxeik, ta, andik, esniekin ye bertako andrie, astuas jute san, e, serara Bilbora, are pai, e, sera eitte ban, balda sabal bat ipiñi, da patiñe euken, e, orduen, ori patiñe? doble ero gedxa eitte ban arek esnie, dana nastau ein ye, bañe obatxuaue be bai, e? da arek, e, aguasillek eta itxurie, arei obie emote otzen, da an juntau giñen, aitte ta anai bidxok jun giñen Bilbora ta, beste eseun bat, beste errotari bat, e, Elorridxokue, juntau giñen, da ni ondiñok jun barik iñoa be ta, konbersasiñue aittek eta eta ben eta, neuk erungo saittut su, e, ontxe jungo ga, da erun ninyuen, apunteta, gerrarako, Solidaridxueta, Solidaridad de Trabajadores Vascos, oiñ, e, ELA dana, antxe apuntau te urrengo egunien, e, Euban euen batalloye, ero konpañia, bat bai beintzet, Batallón San Andres, da urrengo egunien Eubara, beno egunien es, gabes, trintxerak eitten, ta serako pentzaixu orduen, e, oiñ amairu urtekuek, amasortzi urtas, kendu txaketie, da, sangie itteko aspikaldien itxi txaketie da askenien lurras tapaute, da euridxe, busti busti einye” – (Eta handik badakizu nora joan ginen? gure aita, guk lehengusuak geneuzkan, hortxe geure etxe ondoan okindegia? gu lehengusuak ginen eta, gure aita joaten zen, gerra hasi eta gero, portura, irina eta garia eta, kanpotik edo ez dakit nik, nondik ez dakit, Euskal Gobernuak edo dena delakoak, ekartzen zuen hura, eta han ezagutu zuen, Derioko bat, ba beharra egiten zuen zerean, portuan, eta bizi ziren Derion, Deriotik, Santo Domingora? eta Santo Domingora orduko, ezkerreko, baserri bat dago, holantxe, eta, handik, esneekin eta bertako andrea, astoagaz joaten zen, zerera Bilbora, hark bai, zera egiten zuen, balde zabal bat ipini, eta patina zeukan, orduan, patin hori? bikoitza edo gehiago egiten zuen hark esnea, dena nahastu egin eta, baina hobetxoagoa ere bai, e? eta hark, udaltzainak eta itxura, haiei hobea ematen zien, eta han elkartu ginen, aita eta anaia biok joan ginen Bilbora eta, beste ezagun bat, beste errotari bat, Elorriokoa, elkartu ginen, eta ni oraindino joan barik inora ere eta, elkarrizketa aitak eta atera zuten eta, neuk eroango zaitut zu, oraintxe joango gara, eta eroan ninduen, apuntatzera, gerrarako, Solidarioetara, Solidaridad de Trabajadores Vascos, orain, ELA dena, hantxe apuntatu eta hurrengo egunean, Euban zegoen batailoia, edo konpainia, bat bai behintzat, Batallón San Andres, eta hurrengo egunean Eubara, beno egunean ez, gauez, trintxerak egiten, eta zereko pentsa ezazu orduan, orain hamahiru urtekoak, hamazortzi urtegaz, kendu jaka, eta, lubana egiteko azpiko aldean utzi jaka eta azkenean lurregaz tapatuta, eta euria, busti-busti eginda)

Gero, ortik, e, sera Areta bakixu nun dauen? Llodion, an ei gendusen, e, amabost bat egun ero, gero andik, bonbie bota ben gañera, an euen, e, anis frabrika bat, Tejada, gero andik, andik seraa jun giñen, Castillo Elejabeitiara be jun giñen da, gero or kanpo d´abiasiñue ero lengue, gerra denporakue, Diman, Diman, ara parajeta trintxerak eitten, gero Balmasedara be bai, Balmasedatik ero aurretik ero, Las Barrietas barridxo bat, Sopuertara ero, altu baten, minak eonikue, askenien, askenien es, gero Cerniego Castro Urdiales baño aratxua, Santander dala pentzetan dot a, andik Limpiasera da Limpiasen, antxe arrapau ginyuesan, e, italianuk” – (Gero, hortik, zera Areta badakizu non dagoen? Laudion, han egin genituen, hamabost bat egun edo, gero handik, bonba bota zuten gainera, han zegoen, anis fabrika bat, Tejada, gero handik, handik zerera joan ginen, Arteara ere joan ginen eta, gero hor aireportua edo lehengoa, gerra denborakoa, Diman, Diman, hara inguruetara lubanak egiten, gero Balmasedara ere bai, Balmasedatik edo aurretik edo, Las Barrietas auzo bat, Sopuertara edo, altu baten, meategiak egonekoa, azkenean, azkenean ez, gero Cerniego Castro Urdiales baino haratxoago, Santander dela pentsatzen dut hura, handik Limpiasera eta Limpiasen, hantxe harrapatu gintuzten, italiarrek)

“Suk estakitt entzunde dekosun, e, amen Berrisen alkate sera euen ordun, Berdugue, frankistie gogorra, arek gastiek, e, etara eitte seittuen, gero frentera bialtzeko da sarrak barrure sartu” – (Zuk ez dakit entzunda daukazun, hemen Berrizen alkate zera zegoen orduan, Borreroa, frankista gogorra, hark gazteak, atera egiten zituen, gero frentera bidaltzeko eta zaharrak barrura sartu)

Gerriek urten espaleu au manikomidxuau araxe eruteko asi sien eitten, gero eibertarrak eta eon sien an, makiñak ara eruenda” – (Gerrak irten ez balu zoroetxe hau haraxe eroateko hasi ziren egiten, gero eibartarrak eta egon ziren han, makinak hara eroanda)

Suluek bai, suluek ero, amen be, amentxe geu be, errekatxu bat eta kamiñuen subipera, da olakoxe serak, e, aprobetxaute ba, entradai ero, sakuekin ero arias ero, lurras ero” – (Zuloak bai, zuloak edo, hemen ere, hementxe geu ere, errekatxo bat eta kaminoan zubipera, eta holakoxe zerak, aprobetxatuta ba, sarrerari edo, zakuekin edo hareagaz edo, lurragaz edo)

Huescan euen, e, an buruik esin seikien eta, espillue olan ipiñitte, aurrie saintzeko ta, ba amendik orraxe, alkarras berba be bai San Jose egun baten, amentxe berba eiñ, de, alde bakotxetik frentien, tabakue kanbidxau ben, ni enitzen jun bañe, ordun erre be enaban eitten gañera, da bost minutuen ero amar minutuen ero on alkarras da, da bakotxa bere lekure, obligautekuek gedxenak, soldauek” – (Huescan zegoen, han bururik ezin zenezakeen atera, ispilua hola ipinita, aurrea zaintzeko eta, ba hemendik horraxe, elkarregaz berba be bai San Jose egun baten, hementxe berba egin, eta, alde bakoitzetik frentean, tabakoa trukatu zuten, ni ez nintzen joan baina, orduan erre ere ez nuen egiten gainera, eta bost minutuan edo hamar minutuan edo egon elkarregaz eta, eta bakoitza bere lekura, behartukoak gehienak, soldaduak)

Ba gerrie akabau naban, aurretik eridute be ego nitzen” – (Ba gerra amaitu nuen, aurretik zaurituta ere egon nintzen) // “Sartu giñuesan, gerrako barkuen, da andik, e, onuntz etorri san, andik sera Alicantera” – (Sartu gintuzten, gerrako ontzian, eta handik, honuntz etorri zen, handik zera Alicantera)